domingo, 16 de noviembre de 2014

Ipuin Motorra

Gero eta ohikoagoa da, gorputz heziketako klaseetan, umeek ipuin motorra deritzon jarduera garatzea. Baina zer da ipuin motorra?
Ipuin motorrak dira ipuin kontatuak eta jolastuak, jolasa pentsamenduaren eraikitzaile bihurtzen dela. Umea kontatzen ari den ipuinaren protagonista, bitartekari eta antzezle bihurtzen da.

Ipuinaren sinbolismoa erabiliz, hainbat interpretazio bultzatzen dira, eta hori dena bertatik ateratzen den irudi sortzaileari esker gertatzen da.

Ipuin motorra ipuin abestuaren eta ipuin antzeztuaren artekotzat har daiteke, ipuin jolastutzat, alegia. Ipuin motorren esentzia mugimenduan datza, eta hori erabiltzen da haurraren heziketa integralerako.

jarraian, ipuin motorraren adibide bat jarriko dut:


Informazioa, file:///C:/Users/josemi/Downloads/gorputz-adierazpena-lehen-hezkuntzan.pdf link-atik atera dut. Dokumentuaren 135 orrialdetik.

jueves, 13 de noviembre de 2014

Gorputz heziketako baloreak ezagutzen.

Ondorengo bideoa, pixka bat luzea da, baina hala eta guztiz ere, gorputz heziketaren baloreak eta garrantziak jasotzen eta azaltzen ditu. nire ustez, arrazoi oso dute eta hobetzeko dauden hainbat alde igartzen dira bideo honetan.