astekaria

Gaur klasea hasi bezain laster blogga zabaldu dugu. hainbat sarrera egin dugu, bideoal modu desberdinetan sartzen, irudiak...

2014ko urriaren 23a

Gaur, Bloggarekin jaraitu dugu, diseinua eta hainbat gauza gehiago moldatzen ikasi dugu, ondoren,  informazioa bilatu behar izan dugu gure bloggan txertatzeko, oso garrrantzitsua baita infromazio egokia eta mamitsua izatea.

2014ko urriaren 24a

Gaur, irakasleak, aurkezpena egiteko informazioa bilatzen utzi digu. IKT-rem inguruko aurkezpen bat izango da, talde bakoitzak bere gaia izango du eta modu horretan, informazioa hobeto ulertzea lortuko dugu, izan ere, guk landutako gaia denez, informazioa era ulerkorrago batean jarriko dugu.

2014ko urriaren 30a

Gaur, blogg-ei buruzko azalpena emateko diseinuarekin jarraitu dugu. Nire taldeak, prezi programa erabiliko du aurkezpena egiteko, pentsatzen dugulako, informazioa, irudiak eta videoak sartzeko eta antolatzeko programa hoberena dela. Hortaz aparte, lanarekin aurrera joan ahala, bloggarekin jarraitzeko informazioa bilatzen jarraitu dugu.

2014ko urriaren 31a

 Gaur, word-a erabiltzen ikasi dugu. gehienok badakigu erabiltzen, baina hala eta guztiz ere, gauza berriak egiten ikasi dugu. Word-a erabiltzeko, binak, testu bat txukundu behar izan dugu, mailak jarriz, aurkibidea automatikoki ipintzen edo bibliografia alfabetikoki ordenatzen. Amaitzean, egelara igo dugu.

2014ko azaroaren 13a

Gaur, urrengo lanerako taldeak osatu ditugu. Aldez aurretik, taldeka lan egitearen alde onak eta txarrak taula batean ezarri ditugu eta ondoren, taldearen fitxa egin ditugu, taldeko pertsona bakoitza zer egingo duen ezarriz. Hortaz aparte, taldean lan egiteko ereduak edo jarraibideak irakurri ditugu, modu on batean lan egin ahal izateko edo lan egiten ez dutenen pertsonekin zer egiten jakiteko jarraibideak jakiteko... Azkenean, site bat eratu dugu, aurrerantzean lan egiteko.
 2014ko azaroaren 14a

Gaur, taldeka jarri gara eta proiektuarekin hasi gara. Lehendabizi, hainbat hipotesi  pentsatu eta idatzi ditugu eta ondoren, popplet webgunean, mapa kontzeptual bat egin dugu kasuari buruz.

2014ko azaroaren 20

Gaur, kontzeptu digitalari erreparatu diogu. Lehendabizi, zer den ikusi dugu Jordi Adell-ren bideo baten laguntzaz. Ondoren, gaitasun digitala ariketa egin dugu. honen barruan, mapa kontzeptuala, informazio bilaketa eta ausnarketa sartu dira. Ondoren, Delicious webgunea erabiltzen ikasi dugu. Amaitzean, egunero bezala, taldeko akta bete dugu.

2014ko azaroaren 21

Gaur, link lista bat aurkeztu digute. link horietako bat hautatu eta ondoren, hausnarketa fitxa bat bete behar izan dugu, edukari buruz, bai eta gure iritzia emoten.

2014/11/27

Gaur, sites-a ondo ipini dugu eta bere barnean, taldekide bakoitzaren hausnarketa fitxa txertatu dugu. Hortaz aparte, Taldekide bakoitzak, bere delicious-eko linka jarri du sites-en eta 5.7 puntuarekin hasi gara lanean.

2014/11/28

Gaur, 5.8. ariketa egin dugu. Ariketa honetan,unitate didaktiko baten erabilgarritasuna behatu dugu, nori zuzenduko dizkiogu aktibitateak zer motatako informazioa sartuko dugun, zein helbururekin egingo dugun blogga bai eta informazioa nondik aterako dugun. Hortaz aparte, egun guztietan bezala, akta bete behar izan dugu eta sitesan sartu.

2014/12/11

Gaur, proiektuarekin jarraitu dugu. Batzuk unitate didaktikoa egin duten bitertean, besteok proiektuaren aurkezpena egiteko materiala prestatzen hasi dira. Lana nahiko eguneratuta daramagu eta oso gustura gaude orain harte egindako ekarpenekin.

2014/12/12

No hay comentarios:

Publicar un comentario